home
español | euskara
hau

Zertan eragiten dien administrazio
eta zerbitzuetako langileei

Unibertsitateko ikasleen estatutuan administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez ageri diren puntu nagusiak hauek dira:

  • Ikasleari kalitateko laguntza bermatzea, baita ikaslea unibertsitatean sartu baino lehen ere, informazio eta orientazio programen sustapenaren bidez.
  • Informazioa ematea irakaskuntza gaiei buruz, unibertsitateko bizitzari buruz, bekei eta ikasteko laguntzei buruz, laneratzeari buruz eta unibertsitate zabalpeneko jarduerei buruz.
  • Lan arriskuei aurre hartzeari buruzko informazioa ematea eta unibertsitateko kideen osasuna eta segurtasuna bermatuko duten baliabideak izatea.
  • Ikaslearen parte-hartze soziala, boluntariotza eta garapenerako lankidetza sustatzea.
  • Datu pertsonalak Datuak Babesteko Legeak araututako helburuetarako bakarrik erabiliko direla bermatzea.
  • Kirol praktika sustatzea.
  • Egoitza zerbitzuen sarbidea eta kudeaketa arautzea.
  • Ikasle ohien elkarteen sorrera bultzatzea.
  • Bizikidetza eta ardurakidetza sustatzeko batzordeetan parte hartzea.
  • Aukera berdintasuna bermatzea desgaitasuna duten ikasleei.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa