home
español | euskara
hau

Unibertsitateko ikaslearen Estatutua Espainiako Gobernuak joan den urtarrilaren 1ean onetsitako araudi berria da. Araudi horrek lehenengo aldiz finkatzen ditu unibertsitateko ikasleen eskubideak eta betebeharrak, eta haien orientazioa eta irakasle eta langile espezializatuek garatutako tutoretza sistemen ezaugarriak definitzen ditu, ikaslearentzako laguntza deskribatzen du, kanpo praktikak ezaugarritzen ditu eta ebaluazio objektiborako eskubidea arautzen du, bai eta kalifikazioen komunikaziorako eta berrikuspenerako eskubidea ere. Azken urteetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak abian jarri ditu alderdi horietako asko Europako Unibertsitate Eremu berriaren barnean.

Estatutuak arautzen du ikasleen ordezkaritza unibertsitatean eta beren parte-hartzea nazioko eta nazioarteko erakundeetan; bizikidetza sustatzen du; ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek osatutako unibertsitateko ardurakidetasun batzordeak eratzea aurreikusten du; deskribatzen du, halaber, ikaslearen lankidetza Unibertsiteko Komunitatearen arartekoarekin, zeinak bitartekaritza eta adiskidetze zereginak bere gain hartzeko modua izango baitu; eta jarduera fisikoa eta kirol jarduera indartzen ditu.

Beste puntu aipagarri bat da Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluaren sorrera, Hezkuntza Ministerioaren aurreko ordezkaritza bide zuzena. Unibertsitate bakoitzak kide bat izango du batzorde horretan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa